Urruña eta Ziburuko ikastolak antolatuta, kantaldi eder batean parte hartzeko gonbitea jaso genuen eta atzo hantxe izan ginen.

Ederki pasatu genuen arren, egunak denetarako aukera eman zigun eta une atseginak aspergarriagoak ziren beste une batzuekin tartekatu genituen. Hala ere, pozik itzuli ginen Ordiziara gure abestiak ongi atera zitzaizkigulako eta bildutako jendetzak txalo zaparrada zoragarria eskaini zigulako.

Kamera ugarirekin joan ginen arren, Donostian bezala, huts egin ziguten eta gure kantaldiaren audio ez genuen jasotzerik izan. Beraz, guk jarritako musikarekin konformatu beharko dugu.

Jarraian, bideoa eta argazkiak ikusiko dituzue. Gozatu!!!

Bideoa

Argazkiak