Ikasturte honetan motel samar hasi gara irteera kontutan. Arrazoi ezberdinak direla medio, ikastolako eraikinetik ia irten gabe aritu gara orain arte. Horregatik, denok ilusioz beterik ekin genion ikasturteko lehen txangoari.

Goiza freskoa aurkeztu zitzaigun, baina ateri zegoenez, pozik. Autobusean gindoazela, urdinguneak ikusten hasi ginen eta Donostiak giro eder batez hartu gintuen.

Autobusetik jaitsi orduko, Eureka Zientzia Museoko atarian argazki batzuk atera eta, berehala, tailerretara abiatu ginen. Matematika eta Uraren ingurukoak ziren hartuta genituenak eta bigarren ordua hamaiketakoan pentsatzen pasatu genuen arren, nahiko ongi aritu ginen. Bi tailer horietan ikasitakoa ez dugu erraz ahaztuko.

Tailerrak bukatu eta hamaiketakoa di-da batean “desagertu” zenez, tarte polit bat izan genuen zientziaren misterio batzuk bertatik bertara ikusi eta bizitzeko.

Giro ederra aprobetxatuz, kanpoko parkean bazkari-legea egiteko eta jolasean aritzeko aukera mundiala izan genuen.

Ondoren, Txillidaren Haizearen orrazia XVera hurbildu eta, a ze espektakulua! Olatu ederrak bai, baina arriskutsuak. Horregatik, distantziatik ikusi behar izan genuen espektakulua.

Bukatzeko, autobusa hartu eta umorea galdu gabe, giro ederrean, Ordiziara itzuli ginen.

Jarraian, hartutako irudiekin uzten zaituztegu. Pena bat izan zen argazki – bideo kamera hondatu izana, izan ere, oso irudi politak jaso gabe gelditu baitziren. Nolanahi ere, telefonoarekin ahaleginak egin genituen zer edo zer hartzeko, baina honen bateriak ez zuen aukera handirik ematen eta gauza asko jaso gabe gelditu ziren.

Bideoa

Argazkiak

Zuzenean igotako bideoak