Kaixo guztioi!

Mezu labur honen bitartez, gure web orriari hasiera emango diogu.

Web orri honetan, gelan eta kanpoan egingo ditugun jardueren berri emateaz gain, baliabide interesgarriak partekatzen ahaleginduko gara, guztiontzat interesgarriak diren informazioak ematen ahaleginduko gara… baina garrantzitsuena, guztion partaidetza izango da. Horregatik, hemendik, gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen ekarpenak egin ditzazuen.

Iaz ateratako argazki sorta polit honekin hasiera emango diogu ikasturte honi.