Kirolaz blai

Atala: Albisteak Egilea:

Ikasturte hau kirolaz blai hasi dugu. Hasteko, igeriketako ikastaroa burutu dugu eta urrian hasiera eman genion Eskola Kirola programazioari.

Igeriketa ikastaroan irudiak hartzeko aukera oso murritzak dauzkagu, baina bideo labur pare bat telefonoz grabatzea lortu genuen.

Zalantzarik gabe, ikasturte honetako berrikuntzarik handienetakoa, asteburuko kirol programazioarekin lotuta dago. Foru Aldundiak eta Goierriko ikastetxeek prestatutako programazioak kirol ezberdinak hartzen ditu bere baitan eta ikasturtean zehar ikasleek horiek guztiak ezagutzeko eta aritzeko aukera izango dute. Lehen hiruhilekoan, taldeko kirolei dagokienez, Saskibaloia da egokitu zaiena eta ederki moldatzen direla egiaztatu ahal izan dugu. Bideo pare bat eta argazki bilduma zabala uzten dizkizuegu hori frogatzeko.

Saskibaloia

Argazkiak

Igeriketa

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora