Ekainaren 3an Trapagaranen Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia jaialdira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak... […]
Guraso eskola jardueraren barnean, ekimen berri batekin gatozkizue. Zuetako batzuk egindako eskariak kontuan izanik Lehen Sorospenen inguruko saioa antolatu dugu […]
Gure eguneroko bizitzan eta erosketak egiteko unean euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak eta, horretarako, "Ausartu euskaraz" kanpaina jarri du martxan... […]
Atzo goizean Xiba ekimeneko ekitaldi bat antolatuta zegoen Ordiziako Joxemiel Barandiaran Plazan 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Bertan, gure ikastola, Urdaneta eta Zaldibiko ikastetxekoak izan ginen.
Gauzak diren bezala, ekitaldia oso ongi antolatuta zegoen eta goiz osoa, eguraldi ona lagunduta, gelditu gabe aritu ginen jolas ezberdinak eginez. Primeran pasatu genuen eta bertan grabatutako bideo eta ateratako argazki sorta zuenganatu nahi ditugu. Ea gustatzen zaizuen.
Asteburu honetan, Futboleko partiduak jokatu ditugu eta kronika honetan, argazki bilduma eta bideo pare bat jartzen dizkizuegu nolakoak izan diren ikus dezazuen.
Ezer esaten hasi baino lehen, neskak nahiz mutil guztiak zoriondu nahi ditugu, beste behin, erakutsitako jarrera bikainarengatik. Emaitza gutxieneko dela askotan entzuten dugun arren, beti ez da erraza hori aurrera eramatea, baina gure ikasleek oso ongi erakusten digute jokabide zuzena zein den. Kantxan dena eman eta partidua bukatutakoan, adiskideak eta arerioak zoriondu eta, errugbin gertatzen den bezala, hirugarren denbora atsegin batean murgildu. Zorionak, bada, ikasle guztiei eta, nola ez, taldeen ardura hartu duten gurasoei. BIKAIN!!!
Larunbata oso goiz hasi zen eta ikastolako jolastokian 3.A gelako neskak oso fin ibili ziren. Jokaldi polit batzuk ikusteko parada izan genuen eta beste taldeko neskek ahalegin guztiak egin zituzten arren, ezin izan zuten gure neska koadrila mendean hartu.
Jarraian, Majori Kiroldegiko eraikin “berrian” mutilen arteko derbya ospatu zen. A ze giroa! Senide mordoa inguratu zen giro bikaina sortuz eta partidua oso orekatuta suertatu zen. 3.B gelako mutilek irabazi zuten arren, hoberena, partiduaren amaieran iritsi zen. Denak elkarrekin ospatu baitzuten eta lagunarteko argazkiarekin oso garbi utzi ziguten hasieran komentatu duguna.
Hala ere, gertatutako guztia hobeto ezagutzeko, grabatutako bideo eta argazkiak ikustea izango da hoberena. Gozatu!!!
Ostegunean, Urretxuko Aikur Erle Museora eginiko bisita oso aberasgarria suertatu da eta asko ikasi dugu erleen mundu harrigarriaren inguruan. Benetan, irteera bikaina, eguraldi zoragarria eta, hori gutxi balitz, bikain portatu gara eta ezin hobeto pasatu dugu eguna.
3. B taldea izan zen goizean museora joan zena, 3.A taldea Santa Barbara parkean antzerkia entsaiatzen eta jolasten gelditu zen bitartean. Bazkaldu eta gero, alderantziz egin genuen eta 4:30etarako Ordiziara itzuli ginen.
Bertan ateratako argazki sorta hain da luzea non gaur arte ezin izan dugun dena igo. Argazki bilduma luze horretaz gain, 3.A gelakoek bideoa ere grabatu zuten eta hortxe jartzen dizuegu. GOZATU!!!
Gaur goizean, Agenda 21eko proposamena jarraituz eta Txanelan egiten ari garen lanarekin uztartuz, Oria ibaia aztertzera joan gara. Bertan grabatutako bideotxoa eta argazki bilduma hortxe dauzkazue. Gozatu!
Dakizuenez, opor aurreko emanaldian eginiko grabaketak kanpoko disko gogor batean gorde genituen eta hau, gelan gertatutako “istripu” baten ondorioz, ez dugu lortu berriro martxan ipintzea.
Hori dela eta, Haur Hezkuntako emanaldiak aprobetxatu ditugu berriro grabazio bat egiteko eta zuen guztion esku jartzeko. Ea gustatzen zaizkizuen.
Agindu genuen bezala, marrazketa teknikoaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dituzten bideoak eta animazioak jartzen dizkizuegu.
Berandu gabiltza, baina egun hauetako bideoekin, ordenagailua lanpetuta izan dugu eta ezin izan dugu lehenago jarri.
Lerro paraleloak eta perpendikularrak marrazteko teknika, eskuaira eta kartaboiaren laguntzaz, azaltzen duen bideoa. Gazteleraz dago, baina oso ongi ulertzen da.
Segmentu baten erdikaria kalkulatzeko eta marrazteko, eman beharreko pausuak azaltzen dituen animazioa. Ikusteko, klikatu irudian.
Zirkunferentzia batean inskribatutako pentagonoa marrazteko, urrats guztiak azaltzen dituen animazioa. Ikusteko, klikatu irudian.
Gau arte burutu ditugun ekintzetan grabatutako bideoak eta argazki bildumak jartzen dizkizuegu bihar ez aspertzeko.
Ingeleseko emanaldien bideoa, zoritxarrez, kanpoko diska gogorrean gorde genuen eta, geroztik, hilda dagoela ematen du. Ezin baitugu lortu berriro piztea. Lortu bezain azkar, bideoa sareratuko dugu.
Oso ona Hodei!!!
Bideo asko ari dira ateratzen orain. Ea beste batzuk ere animatzen diren eta hemen jartzen dituzten.